Iturgaitzagako urbanizazio lanak direla eta, kale honetako 10. zenbakian dagoen Zapatari etxea eraisteko lanak direla eta, Hiribarren kalea berriro ere trafikoari itxita izango da, bi norabideetan datorren astelehenean hilak 10. Arrazoi hau dela eta  Iturrialdea kalean egokitutako bide berritik ibili beharko da.

 

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu jarritako seinaleztapenari kaso egiteko, abiadura errespetatzeko eta ahal den neurrian herriko serrera irteerak egiterakoan Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.

 

2017ko urtarrilaren 31an herri baratze urbanoak erabiltzeko lizentzien iraunaldia amaitzen dela kontuan hartuta, Alkatetza honek, 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpen bidez deialdi berria egitea ebatzi da.

Lazkaoko udalak 2016. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri-lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu.

ZIRKULAZIO ETA GELTOKI ALDAKETAK

Datorren igandean, urtarrilak 8, ASTOTXO FESTA ospatzen denez, Lazkaora sartzeko saihesbidea erabiltzea aholkatzen da. Izan ere, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Infantadoko Jauregitik Areso kaleko lehen zenbakia arte errepidea itxi egingo baita.
Aldi berean, autobus zerbitzuek aldaketak izango dituzte beraien geralekuetan.

GOIERRIALDEA
Geraleku nagusia, HIRIGOIEN 14 (Garin okindegiaren parean).
LAZKAO TXIKI ZELAITIK ez da autobusik pasako.

PESA
Iruñeako norabidean ez da aldaketarik izango.
Eibarko norabidean, 12:05ean etorriko dena, HIRIGOIEN 14an (Garin okindegiaren parean) geratuko da.

Urtarrilaren 8an, Lazkaon, Astotxo festa:

Gabonetako egitarauaren barruan, erakusleiho lehiaketako sari banaketa burutu da.

Abenduak 15, osteguna, arratsaldeko 18:30ean "Biziekin errefuxiatuekin" erakusketari irekiera emango zaio hitzaldi-solasaldi batekin.

Datorren abenduaren 16an hitzaldia "Bikote harremana konstelazio familiarren ikuspuntutik".

Gabonak ERAKUSLEIHO contenido

LazkaOn eta Lazkaoko Udaletik gure esker-ona adierazi nahi dizuegu herrian erosteagatik. Zuen erosketei esker Lazkaoko merkataritza bizirik mantentzen da eta kalean bizipoza somatzen da.

Bozkatu zure erakusleiho gustukoena eta parte hartu sari hauen zozketan: 400 €ko bono bat + 150 €ko 4 bono.

Bozkatzeko denda parte-hartzaileetan dauden boto-txartelak bete eta eraman Udaletxera. Nahiago baduzu LazkaOn-en facebookera (@lazkaon) mezu pribatu bat bidali zure denda gustukoena zein den adieraziz.

Bozka emateko epea abenduaren 23an amaituko da.

Gabonetako udal zerbitzuetako ordutegia:

2016ko Eguberritako egitaraua:

Iturgaitzagako Urbanizazio lanen barne, Hiribarren kalean asfaltatze lanak burutu ahal izateko egin behar diren prestaketa lanak direla eta datorren astelehenean, abenduaren 12an hasi eta abenduaren 23 arte Hiribarren kalea erabat itxiko da trafikoarentzat.

Trafikoari dagokionez, Hiribarren kalean egin beharreko lanak direla eta bi errailak erabat itxiko dira eta Lazkaorako sarrera irteerak Iturrialdea kalean egokitutako bide berritik egin beharko dira.

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu, ipinitako seinalizazioari kasu egiteko, abiadura errespetatzeko, eta ahal den neurrian, herriko sarrera irteerak egiterakoan Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.

"Mendekotasun egoeran dauden pertsonen mobilizazio eta transferentziak" ikastaroa Orobionen abenduaren 15ean hasiko da.

Interesa izan ezkero Udaletxeko gizarte zerbitzuetan izena emateko epea abenduaren 12ra arte irekita egongo da.

Informazio gehiago

AUZOLANERAKO DEIALDIA:

EGUNA: Abenduak 3, larunbata.

ORUDA: Goizeko 8:00tan.

Elkartzeko tokiak: Izar-Baso baserria eta Lartxai Elkartea.