• Jarduketa honekin 127.768 kWh-ko energia elektrikoa sortu nahi da, hau da, lotutako eraikinek kontsumitutako energiaren % 22,2. Isuritako berotegi-gas gutxiago eta aurrezpen ekonomikoa Dakar ekimenak.
  • Inbertsioa 131.581,21 euro + BEZekoa izango da.

Lazkaoko Udalak autokontsumorako plaka fotovoltaikoak jarriko ditu San Prudentzio ikastetxean, frontoian eta Areria aretoan.

Proiektua gauzatuko duen enpresa Tapia Instalazio Elektrikoak, S.L. izango da, lehiaketa publikoan puntuaziorik onena lortu duen enpresa izan ondoren. Inbertsioa 131.581,21 eurokoa izango da + BEZa.

Jarduketaren helburua da energia berriztagarriko elektrizitatea sortzea, 6 udal-eraikinetan erabiltzeko.

Instalazioak San Prudentzio ikastetxeko, frontoiko eta Areria aretoko eraikinetako teilatuen eta estalkien gainean egingo dira. San Prudentzion 147 plaka fotovoltaiko jarriko dira, 49 frontoian eta Areria 80. Guztira 276 plaka. Instalazioek autokontsumo-erregimenean funtzionatuko dute, soberakinekin partekatuta.Instalazioak ahalik eta etekinik handiena lortzeko proiektatuko dira. Instalazioen potentzia nominala 50 kVA ingurukoa izango da San Prudentzio Ikastetxean, 20 kVA frontoian eta 30 kVA Arerian.

Instalazio fotovoltaikoei lotutako eraikinen erreferentziako urteko kontsumoa, egungo egoeran, 575.401 KWh-koa da. Jarduketa honekin 127.768 kWh-ko energia elektrikoa sortu nahi da, hau da, lotutako eraikinek kontsumitutako energiaren % 22,2. Azpimarratu behar da aurrezpen horrek atmosferara isuritako berotegi-efektuko gasen murrizketa eta aurrezpen ekonomiko handia ekarriko dituela.

Lazkaoko Udalak, honela, energia garbiagoa eta jasangarriagoa lortzeko apustua egiten du, eraginkortasun energetiko handiagoaren bidez: “energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko eta horren zati bat energia berriztagarrien bidez autokontsumorako sortzeko beharrezko neurriak hartzen ditugu. Apustu estrategikoa da, eta helburu du elektrizitatearen bolumenean eta kontsumo-aldietan eragitea, energia primarioaren kontsumoa eta karga-puntak murrizteko, ingurumenean duen eragin positiboa kontuan hartuta. Lazkao berdeago bat eraikitzen ari gara, jasangarriagoa”.