• Matrikulazio epea zabalik dago urriaren 13tik 22ra bitarte, eta plazak mugatuak izango dira.
  • 943 08 80 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman daiteke izena.

Lazkaoko Jabetze Eskolak udazken-negurako ikastaro sorta antolatu du. II edizioa izango da, iaz lehenengoz martxan jarri ostean, eta 3 ikastaro izango dira aukeran: ‘Adimen emozionala pedagogia feministatik’, ‘Autodefentsa ziber-feminista tailerra’ eta ‘Irakurbide feministak literaturan’.

Lazkaoko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da. Helburua da emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa sustatzea, ahalduntze prozesuen bidez, emakumeek euren eskubideen jabe egiteko eta euren bizitzetan autonomia eta konfiantza izateko, eta beste emakumeekin sareak sortzeko.

Matrikulazio epea zabalik dago urriaren 13tik 22ra bitarte, eta plazak mugatuak izango dira. 943 08 80 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita eman daiteke izena. Zozketa egingo da aurretik izena eman duten emakume guztien artean, eta lazkaotarrek izango dute lehentasuna. Gutxienez hamar lagun beharko dira taldea osatzeko.

Honakoak dira ikastaroen nondik norakoak:

  • Adimen emozionala pedagogia feministatik’: “Adimen Emozionalak gure -eta besteen- emozioak ezagutzeko eta kudeatzeko aukera eskaintzen digu. Adimen Emozionalari esker ulertu dezakegu errazago gure burua - epairik gabe- eta, aldi berean, bestearenak. Ahalduntze Emozional Feminista prozesu honetan, astero, bi orduko saioa eskainiko zaizue emakume* izateagatik jasotako aginduak irauli ditzazuen”. Irakaslea Edurne Pujana Deba izango da eta azaroak 10, 17 eta 24an eskainiko da 18.00etatik 20.00etara.
  • ‘Autodefentsa ziber-feminista tailerra’: “Autodefentsa tailer hauen bitartez, autozaintza eta indarkeria matxistaren jatorria landu nahi da, hau gertatzea ahalbidetzen duten faktore desberdinak aztertuz, eta harreman osasuntsuak nola sor ditzakegun ezagutuz. Gainera, espazio digitaletan feminismoak bizitzeko aukera eta irizpideak ikusiko dira”. Emoki elkartea izango da dinamizatzailea eta 2022ko urtarrilaren 18an eta 25ean eskainiko da, 17:00etatik 19:00etara.
  • ‘Irakurbide feministak literaturan’: Ikastaro honek literaturara hurbiltzeko irakurbide feministez hausnarketa egitea izango du helburu. Bide horretan, hezkuntza literarioak testuetara hurbiltzeko garatu izan dituen eredu matxistak gainditzeko saioak egingo dira, literatura geureganatzeko hartu ditugun joera zenbait zalantzan jartzeko asmoz. Izan ere, literatura-lanak geureganatu aurretik, irakurketak zedarritzeko eta mugatzeko joera zabalduegi dago. Emagin elkarteak gidatuko du eta abenduaren 13an, urtarrilaren 10ean, otsailaren 14an eta martxoaren 14an gauzatuko da, 18:00etatik 20:00etara.

Jabetze Eskola kartela page 001