Goierri beheko eskolaumeen pelota txapelketa finala ospatu zen atzo. Aritz Goikoetxea Kirol zinegotzia izna zen bertan partehartzaileei sariak banatzen. Zorionak!

  • Lazkao Txiki Plazan, 17:30etatik aurrera, haur eta gazteek ur parkeaz gozatzeko aukera izango dute.
  • Lazkaoko Udala ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, eta Udal Liburutegia uztailean goizez irekiko da, 9:30etik 13:00etara, abuztuan itxita egongo delarik.
  • Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia uztailean irekiko da astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 9:00etatik 20:30era. Igerileku estalia astelehenetik ostiralera 7:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara egongo da erabilgarri, igande eta jaiegunetan itxita. Bestalde, estali gabeko igerilekua egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 20:30era.
  • Ekintza hau 2025eko Aurrekontu Partehartzaileen prozesuan jasotako eskari baten erantzuna da, 19.500 euroko inbertsioarekin.
  • Lokalak bulego moderno bihurtuko dira, hiru bulego, bilera-gela bat, office bat eta komun egokitu bat izango dituzte, irisgarritasun, segurtasun eta eraginkortasun energetikoaren araudi guztiak betez.
  • Espazioen egokitzapen lanak hasi dira, tokiko ekintzailetza sustatzeko udal bulego gisa erabiliko direnak. Obrak 112.401,03 € + BEZ-ko aurrekontua dute eta lau hilabeteko epean burutzea aurreikusten da.
  • Komedia arrakastatsua ekainaren 27tik 30era bitartean izango da ikusgai.
  • Atzo, ekainaren 23an, hasi zen, familien harrera beroarekin. Goizeko aisialdi zerbitzuak 188 izen-emate jaso ditu, zerbitzua sendotuz.
  • Bilkura 18:30ean izango da Udaletxeko Areto Nagusian.

Ederra izan da, beste behin, Lazkaoko San Joan jai herrikoia. Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei.

  • Ekitaldia datorren astelehenean, ekainaren 23an, ospatuko da: arratsaldean Buruhandiak izango dira protagonista, eta gauean San Joan suarekin emango zaio amaiera, parte-hartze eta ospakizun giroan.
  • Jokoetan DBH4ko ikasleek, Txindoki egoitzako egoiliarrek eta Pausokan parte hartzen duten herritarrek parte hartu dute.

Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak publikoki eskertu nahi izan du joan den astean izandako euriteen aurrean herritarrek erakutsitako konpromisoa, elkartasuna eta lankidetza espiritua.

  • Lazkaoko Musika Bandak udako kontzertua eskainiko du ostegunean, Alurr Dantza Taldeak Laia ikuskizuna eskainiko du ostiralean, eta egun horretatik astelehenera arte Bajo un Volcán filma proiektatuko da Areria Aretoan.
  • Ikastaroak San Benito Ikastolako haurren gurasoei, aitona-amonei eta zaintzaz arduratzen diren pertsonei zuzenduta daude. 
  • Irteerak 38 kilometroko ibilbidea izango du, Usurbe, Murumendi eta Zelatun bezalako parajeak zeharkatuz, eta distantzia luzeetan ibiltzera ohituta dauden pertsonei zuzenduta dago.
  • 10.896 € + BEZeko aurrekontuarekin eta 2025eko aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek gehien bozkatu zuten proposamenetako bat izanik, Hariztiko parkeko jolasgunea hobetu da kautxuzko zorua jarrita, udalerriko haurrentzat segurtasun handiagoa eskainiz.
  • Aste honetan, herriko plaza bi egunez VII. Goilurrak Rallyaren egoitza  izango da, eta Areria aretoak Baltimore filma proiektatuko du,  gertakari errealetan oinarritutako drama.
  • Parte hartzaileak goizeko 8:00etan abiatuko dira Itzala tabernatik, eta Buruntzuntzingo kobrezko meategietako arrastoak, Zamalekuak eta Arritzagako Glaziarretako paisaiak ikusteko aukera izango dute.

Lazkaok Aralarko Santutegiko ate berriari eman dio ongietorria. Argazki galeria: