Matrikula egiteko epea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik. 2024an jaiotako haurrak dituzten familiek matrikula formalizatu behar dute irailean hasiko den ikasturterako plaza ziurtatzeko, nahiz eta dagoeneko 1 urteko gelan egon.
Irteera 7:30ean izango da Lazkaoko Itzala Tabernatik eta handik autoz abiatuko dira Errenteriako Susperregi jatetxera. Bertan hasiko da oinezko ibilbidea, 8 kilometroko luzera eta 278 metroko desnibela izango ditu, Malbazar lepoa, Zilegi eta Zuarkazuko inguruak zeharkatu eta Urdaburuko gailurrera iritsiz.
Hasiera batean Zaldibian kokatzea baloratu ondoren, azterketa teknikoak Lazkao zehaztu du egokiago Goierriko zentroaren kokaleku gisa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren arteko akordioari esker, lurraldean sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko sarea indartuko da.
Hariberriak arreta eskainiko du Gipuzkoako Gizarte Larrialdiak Koordinatzeko Foru Zerbitzuarekin (SFCUS) koordinatuta. 2024etik 178 biktima artatu ditu.
Hartu diren neurrien artean, diskriminazioaren aurrean jarduteko protokoloak indartzea, kaltetuak babestea, hezkuntza-programak ezartzea eta kirol guneetan jokabide kodearen hedapena nabarmentzen dira.
Izena ematea Lazkaoko Udaleko harreran egin daiteke otsailaren 16ra bitarte, eta autobuseko lekuak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira, plazak bete arte.
Autobusa 08:30ean irtengo da Lazkaotik eta 13:30ean itzuliko da Donostiatik.
Kultur agendak umeentzako ipuin kontalaria Ana Apikak gidatua, Abuela Tremenda haurrentzako eta La Asistenta helduentzako filmak, epe luzerako zaintzari buruzko bilera irekia eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik Nortasun Agiria bakarrizketa eskainiko ditu.
Helduentzako saioetan emango diren filmen artean daude La Asistenta, Una Batalla Tras Otra, Flores para Antonio, Hamnet eta Song Sung Blue: Canción para dos.
Haurrentzako proiekzioetan ikusgai izango dira Abuela Tremenda, Ochirren Legenda, Evolution euskaraz eta Como Cabras.
Martxoan, dantza klasikoaren hitzordu berezi bat izango da Arerian, Alicia en el País de las Maravillas balletaren proiekzioarekin, Royal Ballet konpainiaren eskutik, martxoaren 20an arratsaldeko 19:00etan.
Udalak hasierako proposamen aurkeztuko du tokiko zaintza-ekosistema eraikitzeko eta herritarren ekarpenak jasotzeko arrsatsaldeko 17:00etan Udaletxean izango den topaketan.
Esparru 1-6an egindako esku-hartzeak lau zuhaitz landatzea, landare apaingarri berriak sartzea eta altzairu kortenezko ertz berriak instalatzea barne hartu du, hiri-ingurunearen edertasuna eta kalitatea hobetzeko asmoz.
Ibilaldia 08:30ean hasiko da Itzala tabernatik abiatuta, eta handik Harizti-handirantz joko da. Olaberria zeharkatu ondoren, Oiarbide baserriaren bidez iritsiko da Idiazabalera. Idiazabalgo jai giroaz gozatu ostean, buelta ere oinez egingo da, Amoskategi baserritik jaitsiz eta Olaberria saihestuta, guztira 13 kilometroko ibilbidea osatuz. Lazkaora itzulera 13:30ak aldera aurreikusten da.
Opera-balleta ostiralean, urtarrilak 23, arratsaldeko 17:00etan proiektatuko da Arerian. Asteburuan, helduek “El Médico” filma eta txikiek berriz “Erbioilaskoa eta Marmotaren Sekretua” izango dituzte ikusgai.
Hitzordua 18:30ean izango da Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan, eta helburua da herritarrak, kolektiboak eta tokiko eragileak biltzea, Korrikaren harrera elkarlanean prestatzeko.
Udalak herritarrei aurkeztuko die iraupen luzeko zainketen tokiko ekosistema bat eraikitzeko hasierako proposamena, udalerriko zaintza eredua hobetzeko eta definitzeko aukera emango duten ideiak, esperientziak eta ekarpenak jasotzeko.
Prozesua herritarrek hautagaitzak aurkeztuz hasiko da, Udalak finalistak aukeratzen jarraituko du, eta Lazkaoko herritarrei irekitako herri bozketa batekin amaituko da. Horren emaitza martxoaren 4an jakinaraziko da, martxoaren 2an bozketa epea itxi ondoren.
Interesdunek urtarrilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dute eskaera, Udaletxean bertan edo erregistro elektronikoaren bidez.
Lursailetako bat eskuratzeko, Lazkaon erroldatuta egotea, beste baratzerik edo laborantzarako lur egokirik ez izatea eta Udalarekin ordainketak egunean izatea beharrezkoa da.