• Igerileku zaharra ere moldatu eta instalazio eta makinaria guztia ere berrituko da. Honek herritarren osasun eta energia efizientzia ikuspegitik aurrerapen handia suposatuko du.
  • Lazkao eremu gorrian dago 100.000 biztanleko 426,14ko tasarekin. Herritarrei dei egiten die Udalak segurtasun eta prebentzio neurri oro bete dezaten eta arrisku egoerak saihestu ditzaten.
  • Asteazkenero, azaroak 17an hasita, korrika egiteko bilkurak maiatzera arte luzatuko dira. 

Abenduaren 4tik 8ra Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak ondorengo ordutegia izango du:

  • Doakoa izango da, baina aurrez hitzordua hartu behar da: bazkideek azaroaren 17 arte lehentasuna izango dute eta azaroak 18tik aurrera bazkide ez direnak sarrera erosi ahal izango dute kiroldegian.
  • Ziklo indoor gazte, haurrentzako igeriketa ikastaroak, Gimnasia abdominal hipopresiboak eta oinarri ezegonkorren gaineko ariketa kurtsoa eta bodytraining ikastaroaren saio berriak eskainiko ditu.