• Asteazkenero, azaroak 17an hasita, korrika egiteko bilkurak maiatzera arte luzatuko dira. 

2019an hasi zen egitasmoa, baina pandemia iritsi eta bertan behera geratu zen. Neurri batean egoerak hobera egin duen honetan eta egitasmo desberdinak martxan jartzen doazen neurrian, ‘Emakumeak kirolera – korrikara’ gerturatzeko egitasmoa ere berriro martxan izango da.

San Silbestre lasterketa eta Lilaton lasterketan bertan ditugula kontuan hartuta, horri begira jarriko da berriro ere egitasmoa.

Hala, maiatzera bitartean asteazkenero emakumeok taldean korrika egiteko aukera egongo da Lazkaon.    

Korrika aritzeko ohitura dutenei eta hasi berriak direnei bideratuta dago egitasmoa. Maria Mujikaren gidaritzapean eta haren laguntzarekin egingo dira saioak. Helburua denak elkartu eta kirola egitea da, bakoitzaren erritmoa eta ahalmena errespetatuz, giro onean eta elkarri lagunduz eta elkar babestuz.

Egitasmoaren helburu nagusia da korrikara edo ariketa fisikora gerturatzeko beldurra, lotsa edo animo falta duten neskei eta emakumeei (gazteak edo helduak) zuzendutako erreferentzia puntu edo gune bat eskaintzea da.

Saioak asteazkenero izango dira, 18:00etan hasita, eta ordu bateko iraupena izango dute, 19:00ak arte. Saioak beti kiroldegian hasiko dira eta amaituko dira. Lehen saioa, azaroak 17 izango da, eta urte amaiera bitarteko saioak honako hauek izango dira:

  • Azaroak 17, 24
  • Abenduak 1, 15, 22 eta 29

Emakumea kirolera