Kontzeptua eta prozedura
Etxeko laguntza zerbitzua zerbitzu publiko soziala da, beren kasa baliatzeko edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenentzako dena eta ongizate fisiko, psikiko eta/edo soziala bere onera ekartzeko helburua duena, bakoitzari bere prebentzio, asistentzia eta/edo birgaitze programa aplikatuta, ahal den bitartean norberaren etxean bizitzen laguntzeko.
Baldintzak:
-Herrian erroldatuta egotea
-Eguneroko bizitzarako jardueretarako beren egoera fisiko edo psikikoan hutsuneak dituztelako autonomia murriztua izatea.
Baldintza orokorrak:
Eskaeraren izapidetzeak aurrera egiteko ondorengo dokumentuak ekarri beharko dituzu:
· Kasu guztietan aurkeztu beharreko dokumentuak:
1-Eskaera beteta
2-Eskatzailearen eta bere familia unitateko eta/edo bizikideen unitateko partaideen NANaren fotokopia.
3-Mediku-txostena
· Ekarpen-baremoa aplikatzea eskatuz gero, ondorengo hauek ere aurkeztu beharko dira:
4-Famili unitateak edo bizikide-unitateak duen ondareari buruzko aitorpen zinegina.
5-Diru-sarreren frogagiria
6-Eskatzaileak edo bere famili unitateak eta/edo bizikideen unitateak dituen kapitalen ziurtagiriak edo frogagiriak.
7-Eskatzaileak sinatutako dokumentua, bertan, Udalari, eskatzailearen izenean edota bere famili unitatearen edo bizikide-unitatearen ondasunen edo edozein motatako eskubideen titularitate-ziurtagiriak (banketxeetako kontuenak barne) eskatzeko eta azken lau urteetan egin izan diren ondasun-eskualdaketen ziurtagiriak lortzeko baimena emanez.
Pertsona: Laxia Urteaga Usandizaga
Telefonoa: 943 08 80 80
Faxa: 943 08 51 94
E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.