• Ekimen horrek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragiteaeta, bestetik, helduok haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.
  • Parte hartu ahal izateko izena eman behar da 943 08 80 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailera idatziz.

Lazkao, lehenengoz, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ ekimenera atxiki da. Jada urriaren 3an lehen ekitaldia ospatu zen Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari-ohiaren elkarrizketa batekin eta egitarau oparo bati ekingo dio urriaren 20an, 27a bitarte. 

Ekimen horrek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduok haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.

Honakoa da egitaraua: 

Urriak 20

10:45 Kantujira [Plazan]

17:00 Dantza tailerra Oin Arinen eskutik [Ikastolako kantxa estalian]

18:00 Erromeria Oin Arin eta LTME taldeen eskutik [Pilotalekuan]

19:00 Talo tailerra JTK Lazkaunen eskutik [Pilotalekuan, LH 4-5 eta 6]

Urriak 21 

17:00 Jolasak Zagupe astialdi taldearen eskutik [Plazan, LH 1, 2, 3, 4, 5 eta 6]

Urriak 27

10:45 Kantujira [Plazan] 

17:00 Kolorez jantzia ipuin musikatua [Plazan, HH eta LH 1-2 eta 3]

Ekintza hauetan haur eta gurasoen parte hartzea beharrezkoa da. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da 943 08 80 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emailera idatziz urriaren 16a baino lehen.