• 30 euroko prezioan eta 40 euroko erosketa-balioan, 5 euroko 8 tiketetan banatuta, udalerriko 57 saltokitan trukatu daitezke.
  • Baserritar ekoizleen 200 bonu salgai. Heren bat saldu da. 
  • Bi ekimen horiek Lazkaoko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzeko Udalak 2020tik bultzatzen duen Suspertze Planari erantzuten diote.

Lazkaoko Udalak, tokiko ekonomia suspertzeko eta laguntzeko konpromisoari eutsiz, ‘Nik Lazkaon, ¿zuk zergatik ez?’ merkataritza bonuen VII. kanpaina jarri zuen martxan astelehenean, apirilak 17. Oraingoan ere arrakasta handia izan du kanpainak, gutxi batzuk gelditzen dira salgai. Bonuak maiatzaren 20ra arte trukatu ahal izango dira.

30 euroko prezioan eta 40 euroko erosketa-balioan. Guztira 57 saltoki atxiki zaizkio kanpainari. 5 euroko 8 tiketetan banatuta, 3 saltoki parte-hartzaile guztietan erabili ahal izango dira, eta gainerako 5ak, denetan, elikaduran izan ezik.


Bonuak zenbakituta daude eta erosten dituen pertsonaren NANa erregistratuko da erosteko unean. Pertsona bakoitzak 5 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, eta beste pertsona bat ordezkatuz ere erosi ahal izango ditu (gehienez 3), NANa aurkeztuta.

Baserritarren bonu berriak eskuragarri

Azaroaren 30era arte, baserritarren 200 bonu berri erosi ahal izango dira. Dagoenekoz heren bat saldu da. Hauek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa eskaintzen dute. 5 euroko 7 tiketetan banatuta, helburua tokiko lehen sektorea bultzatzea da. Herriko 5 baserritan truka daitezke.