• Horretarako, eraikinen eraikuntza-urtea, amiantoa kentzearen historikoa, ortoargazkien bidezko behaketa eta, hala badagokio, zuzeneko behaketa aztertuko dira.

Lazkaoko Udalak amiantoaren errolda edo inbentarioa egingo du udalerrian. Amiantoa duten edo amiantoa edukitzeko probabilitate handia duten eraikinak identifikatzeko eta erregistratzeko hainbat ekintza gauzatuko dira, eta informazio hori guztia GIS sistema baten bidez jasoko da. Horretarako, eraikinen eraikuntza-urtea, amiantoa kentzearen historikoa, ortoargazkien bidezko behaketa eta, hala badagokio, zuzeneko behaketa aztertuko dira.

"Jarduera honekin, udal gobernuak ekimena hartzen du legea betetzeko, lazkaotarren osasuna babesteko eta material horiek pixkanaka ezabatzeko beharrezko neurriak ezartzeko, osasuna, ekonomia zirkularra eta ingurumenarekiko errespetua bezalako irizpideen arabera", nabarmendu du Kepa Zubiarrain alkateak.

Horren arabera, etorkizun hurbilean kudeaketa-plan bat egingo da higiezinen amiantoa desamiantatzeko eta ezabatzeko lanak modu ordenatuan eta apurka-apurka egiteko.

Horretarako, lazkaotar guztiei laguntza eskatzen diegu, beren eraikin, etxe edo tailerretan material hori dagoen ala ez jakinaraz dezaten, inbentarioa ahalik eta osoena izan dadin bide hauen bidez: udaletxean bertan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu elektroniko bat bidalita.