• Gipuzkoako Foru Aldundia, San Benito Ikastola eta Lazkaoko Udalaren artean antolatutako TREBA Gazteak ekimenaren baitan burutuko da. 

Lazkaon, estreinakoz, TREBA Gazteak ekimena jarriko da abian eta lehen saioan osasun mentalari buruz jardungo dute. Gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da TREBA Gazteak eta asmo du emantzipazioko, garapeneko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatzea gazteekin elkarlanean. 

Lehen saioa martxoaren 14an izango da, 17:00etan, Udaleko Areto Nagusian. 16 eta 22 urte arteko gazteei dago zuzendua eta Ainhoa Urretagoiena adituak gidatuko du. 

Azaldu duenez, “osasuna eta bizi-kalitatea lortzeko ezinbestekoa da, gorputzaz gain, gure burua ere zaintzea. Pixkanaka osasun mentalak duen garrantziaz jabetzen ari gara, eta gaiari heltzeko ordua da. Hitzaldi honen bitartez geure burua ulertzeari ekingo diogu. Dinamika ezberdinen bitartez auto-ezagutzaren bidea hartuko dugu, gure osasun mentala hobetzeko helburuarekin”.

Aurrez izena eman behar da www.lazkao.eus-en honako galdetegia betez: https://labur.eus/TREBAosasunmentala

Gipuzkoako Foru Aldundia, San Benito Ikastola eta Lazkaoko Udalaren artean antolatutako ekimena da.