• Horrez gain, jada abian dira pasabide garai bat ezartzeko lanak Uhaitz kalean. Bi asteko epean amaitzea aurreikusten da lanak. 

Lazkaoko Udala herritarrentzako interesekoak diren proiektu ugari lantzen ari da 2023ko aurrekontuaren baitan. Hainbaten artean, kaleko informazio panel bat ezartzea eta auto elektrikoak kargatzeko bi puntu gaitzea aurreikusten du datozen asteetan. 

Horrez gain, jada abian dira gaineko pasabide bat ezartzeko lanak Uhaitz kalean. Bi asteko epean amaitzea aurreikusten da lanak. Helburua da oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea. 

Informazio pantailari dagokionean, frontoi parean jarriko da datozen asteetan, eta helburu nagusia da tokiko eta udaleko informazioa herritarrei gerturatzea eta euren eskura jartzea modu erraz, eroso, zuzen eta azkarrean. Formatu ezberdinetako edukiak erakusteko gai izango da pantaila: testu, irudi eta bideoak.

Kotxe elektrikoak kargatzeko bi puntuko poste edo zutabe bat ezarriko dira herriko Plaza alboko aparkalekuan. Bertan herritarrek auto elektrikoa kargatzeko aukera izango dute. Aldaketa klimatikoaren aurkako beste pausu txiki bat eman nahi du Udalak instalazio honekin, eta herritarrei trantsizio energetikoan lagundu. 

Azken bi ekimen hauen xehetasunak datozen asteetan eskainiko dira. 

IMG 20230301 WA0001