• Udalak azpimarratu duenez, “martxoan emakumeen ahalduntzean sakondu nahi dugu, eta urte osoan zehar antolatzen diren sentsibilizazio-jarduerekin eta bestelako zerbitzuekin berdintasunezko ingurune batean”.

Kolore moreak hartuko du Lazkao martxoan, berriz ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduera ugarirekin. Hilabete osoan zehar makina bat jardueraz gozatu ahal izango da, hala nola bakarrizketak, hitzaldiak, tailerrak eta ikuskizunak.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak azpimarratu du “egungo krisi anizkoitzaren testuinguruan, eredu sozialak, ekonomikoak, ingurumenekoak eta gobernantzakoak birplanteatu nahi direla, berdintasun-arrakalak murrizteko asmoz, eten horiek areagotu egin baitira gizartearen zati handi batentzat eta, batez ere, emakumeentzat. Orain liderrak izateko unea da, harreman-eredu askoz ere inklusiboagoak, kooperatiboagoak eta sortzaileagoak lortzeko, erakundeak eta gizartea eraldatzeko. Sektore anitzeko lankidetzako gobernantza feministaren eredu baterantz aurrera egitea, elkarri entzutean oinarritua, bai eta partaidetza-prozesuak eta botereak eta erantzukizunak banatzeko prozesuak abian jartzean ere”.

Emakumeen lidergoak gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredutik sustatzea lehentasunezkoa dela nabarmendu dute. “Era berean, berdintasunaren arloko erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Martxoan, emakumeen ahalduntzean sakondu nahi dugu, eta ingurune berdinzaleago batean, urte osoan zehar antolatzen diren sentsibilizazio-jarduerekin eta bestelako zerbitzuekin”.

Programazioa honako hau da:

MARTXOAK 2

"MAGMA MIA" BAKARRIZKETA BEATRIZ EGIZABALEKIN. ADINA: +16 URTE

19:00etan ARERIAN (EUSKARAZ)

 

MARTXOAK 7

ANE LABAKA BERTSOLARIAREKIN SOLASALDIA.

17:00etan MAIZPIDEN MAIZPIDEK ANTOLATZEN DU (EUSKARAZ)

 

MARTXOAK 8

"SIMONE, LA MUJER DEL SIGLO" FILMAREN PROIEKZIOA.

20:00etan 5 ARERIAN

 

MARTXOAK 15

KOSMETIKA NATURALEKO TAILERRA AINITZE SALAREKIN.

17.00-20.00 EURO BAINO GEHIAGO, UDALETXEAN EDO WEB ORRIAN IZENA EMAN ONDOREN. Izena emateko azken eguna: martxoak 9. (EUSKARAZ)


MARTXOAK 16

"EKAITZAREN ARGIA" ELEBERRIAREN AURKEZPENA MARIA MORALES CARSONEKIN. AZKIk ANTOLATZEN DU.

UDALETXEAN 18:30EAN (GAZTELANIAZ)


MARTXOAK 24

AMARAUN EMANALDIA. 

19:00etan ARERIAN