• Kiroldegiko kantxak duen luzera eta zabalera aprobetxatuz, atzealdean ezker pareta berri bat eraiki da. Modu honetan 7 kuadro dituen pilotaleku motz bat sortu da.
  • Guztira, Udalak, 55.076 euroko inbertsioa burutu du, BEZ barne.

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko kantxan bigarren pilotaleku bat sortu du Udalak. Helburua, lazkaotarrei, kirola praktikatzeko kalitatezko aukerak eskaintzea da. Gabonetako oporraldian hasi eta urtarrilaren amaieran amaitu ditu Udalak kiroldegiko kantxan egin diren berrikuntzak.

Kiroldegiko kantxak duen luzera eta zabalera aprobetxatuz, atzealdean ezker pareta berri bat eraiki da. Modu honetan 7 kuadro dituen pilotaleku motz bat sortu da.

Moldaketa honek, batez ere adin edo kategoria txikienetan aritzen diren Pilota Eskolako pilotarientzat hobekuntza suposatuko du eta kategoria txiki horietan aldi berean bi pilota partidu batera jolasteko aukera ere emango du.

Kantxa berri honen sorreraz gain, datozen egunetan, kantxako hobekuntzekin jarraituz, argiteriaren aldaketa egingo da, LED argiteria jasangarria ezarriz. Kantxak duen argiterian hobekuntza eta kontsumo jasangarria sortzea lortuko da modu honetan.

Guztira, Udalak, 55.076 euroko inbertsioa burutu du, BEZ barne. 

IMG 20230207 WA0002

IMG 20230207 WA0003

IMG 20230207 WA0005

IMG 20230207 WA0008