• Arratsaldeko 19:00etan izango dira bi emanaldiak.
  • Asteburu honetan ‘La Ballena' eta ‘El asonbroso Mauricio’ filmez gozatu ahal izango da. Asteazkenean, berriz, ‘Elbira’ dokumentalaz.

Ostiral honetan, otsailak 10, Formol Laborategia taldeak "Album" antzezlana eskainiko du Areria Aretoan. 19:00etan izango da. Sinopsiak honela dio: “Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinarik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da”.

ARAH Ganbara Musika Taldea, berriz, larunbatean, otsailak 11, igoko da Areriako oholtzara. 19:00etan izango da. Emanaldi honek Euskal tradizioa abanguardiara ekartzeaz gain obra berriak aurkeztea du helburu, sorkuntza aldarrikatuz. Hein handi batean, Euskal kultura josi duten musika obren moldaketetan dago ekimenaren muina. Tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen den ikuskizuna da. "Bazen behin" izenburuak oso antzinako iragana gogora ekartzeko haurtzaroko ipuinetan erabili izan den esamolde herrikoiari erantzuten dio. Horrela, gure ideia kultur tradiziotik abiatuta fikzio bat sortzea da; orainetik abiatu eta entzuleak bere soinu-paisaien mugetarainoko bidaia moduko bat izango da, norberaren memoria adierazleaz baliatuz, oroitzapenez alegia. Kontua da, beraz, herri-kantak gehiago arakatzea, nolabaiteko berrikuntzaz bustitzea, eta sustraiak begirunez tratatzea.

Zinemak ere presentzia izango du bere ohiko emanaldiekin. Asteburu honetan honako filmez gozatu ahal izango da:

La Ballena

  • Igandea 12: 19:30
  • Astelehena 13: 21:00 (ikuslearen eguna)

El asombroso Mauricio

  • Igandea 12:17:00

ELBIRA dokumentala

  • Asteazkena 15: 20:00

Sarrerak www.lazkao.eus edo Arerian daude eskuragarri.