• Guztira 16 pintada egin dituzte. Udalaren kalkuluen arabera, kaltetutako herri-altzariak eta fatxadak garbitzeak 4.000 euro inguruko kostua izango du, eta “lazkaotar guztiok ordaindu beharko dugu”.
  • Kepa Zubiarrain, Lazkaoko alkatea: “Lazkao guztiona da”, eta espazio publiko eta pribatuak, hiri-altzariak eta udal-ondarea zaindu eta errespetatzeko eskatu du, herritarren bizikidetza hobetzeko.

Asteburu honetan Lazkaoko kaleetan agertu diren pintadei dagokienez, Udalak gaitzespen irmoa adierazi du eta horrelako ekintzek gaur egungo gizartean lekurik ez dutela adierazi du.

“Garai berriak bizi izan arren eta hiri-altzarien aurkako pintadak eta erasoak atzean utzi ditugula pentsatu arren, badirudi horrelako ekintzen bidez denbora atzera egin dugula eta gaur egungoaz bestelako garai batera itzuli garela. Bada garaia herritar guztiei eragiten dieten horrelako jokabide eta ekintzak alde batera uzteko”, adierazi du Kepa Zubiarrainek, Lazkaoko alkateak.

Guztira 16 pintada egin dituzte. Udalaren kalkuluen arabera, kaltetutako altzariak eta fatxadak garbitzeak 4.000 euro inguruko kostua izango du, eta “lazkaotar guztiok ordaindu beharko dugu”.

Horregatik guztiagatik, Zubiarrainek gogorarazi du “Lazkao guztiona da”, eta eskatu du espazio publikoak eta pribatuak zaintzeko eta errespetatzeko, baita hiri-altzariak eta udal-ondarea ere, herritarren bizikidetza hobetzeko.