• Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, lazkao.eus-en.

2023ko ‘Lazkao’ aldizkaria lehen alea argitaratu berri du Udalak. 24. alea da honakoa. Bertan honako gaiei buruz jarduten da 16 orritan zehar: udal eraikinetan ezarriko diren plaka fotovoltaikoak, Harizti Handiko futbol zelaiko belarraren eta argiztapenaren eraberritzea, hilerriko nitxo eta kolunbario berriak, Lazkaoko merkataritza, Fani, Kari eta Maribel odol-emaile bolondresei elkarrizketa, Udala eta Aldundiaren arteko elkarlana, herrian zehar ezarri diren indarkeria matxistaren aurkako panelak, Lazkaoko erraldoi eta buruhandien konpartsaren bisita Sant Feliu de Llobregatera, udal tasa eta zergak eta San Prudentzioetako kartel lehiaketa. 

Lazkaoko etxe guztietan banatu da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Era digitalean, www.lazkao.eus -en.

IRAKURRI ALDIZKARIA

Lazkao aldizkaria urtarrila 2023 01