• 3 lanek lortu dute saria, guztiak San Benito ikastolako ikasleenak: ‘Lasai ibiltzeko eskubidea daukat’, ‘Ez piztu matxismoa sare sozialetan’ eta ‘Sentimendu mutuak’. 
  • Sare sozialetan indarkeria matxista izan dute lanek gaitzat. 

‘Lazkon ere ez dugu indarkeria matxistarik onartuko!’ sormen lehiaketak baditu bere lan irabazleak. Guztira 14 lan aurkeztu dira eta 3 lanek lortu dute saria: 

  • Lehen saria: ‘Lasai ibiltzeko eskubidea daukat’. Egileak: Garoa Aiestaran, Laxia Arrue, Maialen Agirre, Malen Albizu, Mara Hernandez, Mara Rubio, Iart Aldanondo, Irene Blanco, June Sanchez, Maialen Murua, Sula Ye Wei eta Uxue Altuna. 
  • Bigarren saria: ‘Ez piztu matxismoa sare sozialetan’. Egileak: San Benito ikastolako LH4ko ikasleak.
  • Aipamen berezia: ‘Sentimendu mutuak’. Egileak: Enara Molano, Iraia Jaca eta Leire Hervás.

Egunerokotasunean emakumeek* indarkeria psikologikoa, sexuala, ekonomikoa nahiz fisikoa pairatzen dute hainbat intentsitatetan. Kasu askotan, egora hori erailketaraino iristen da, gizarte antolamendu patriarkalaren ondorio zuzen gisa. Lazkaoko emakumeak ez dira salbuespena. Gertakari batzuk, unean unekoak, herrietako talde feministek nahiz administrazio publikoko erakundeetako kideek salatzen dituzte, kalera aterata, bateratuta edo onartezina dela garrasi eginda. Dena den, emakumeen* aurkako indarkeriaren kontrako ahotsak altxatzeko, egun seinalatu bat ere badugu egutegietan, letra larriz adierazitakoa: azaroaren 25a. Egun horretan jarri zen abian lehiaketa. 

Aurtengo gaia, Indarkeria matxista sare sozialetan izan da. Esan bezala, gaia ardatz hartuta  lana bideo formatuan aurkeztu behar zen.

Epaimahaia gizarte langileek, berdintasun teknikariak, zinegotziak eta talde feministak osatu dute. Saria 150 €-koa izan da talde irabazlearentzat eta bigarren saria 50 €-koa. Biak bertako saltokietan kontsumitzeko.  Horrez gain, ikasgela osorako materiala (ipuinak, jolasak...) oparitu da.

IMG 20221219 WA0001 2