TREBA Gurasoak ekimenak eta Lazkaoko Udalak ‘Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu' hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 25erako. 18:00etan hasiko da eta Izaskun Lopezek gidatuko du Pleno aretoan. Doakoa da eta euskaraz eskainiko da. 

Hitzaldiaren helburua da seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea izango da saioaren helburua, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak. Era berean, Bestalde, haur eta nerabeen hezkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatu eta jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ere emango dituzte.

Izen emateak www.lazkao.eus atarian egin behar dira, honako estekan: https://labur.eus/TREBAGURASOAKLazkao.

Lehena 3tik

Ikasturtean zehar Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, 3 hitzaldi eskainiko ditu. Honako hauek izango dira hurrengoak:

  • Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Trebatzailea: Eider Goiburu. Euskaraz. Haur eta nerabeen gurasoentzat. Otsailak 22, asteazkena. 17:30, Pleno aretoan.
  • Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak. Trebatzailea: Nerea Mendizabal. Euskaraz. Haur eta nerabeen gurasoentzat. Martxoak 1, asteazkena. 17:30, Pleno aretoan.