• Botoa emateko epea abenduaren 24an amaituko da. Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean bost erosketa-txartel zozkatuko dira: 300 euroko bat eta 100 euroko lau.
  • Udalak adierazi duenez, "herritarrak Gabonez gozatzera animatzen ditugu, arduraz jokatuz, gure ingurunea eta gainerako lazkaotarrak zainduz eta errespetatuz. Eskerrik asko erosketak gure saltokietan egiteagatik”.

Lazkaoko Udalak, udalerriko garapen ekonomikoa bultzatzeko eta kontsumoa sustatzeko, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du aurten ere. VIII. edizioa izango da aurtengoa. 

“Lazkaoko Udaletik aurtengo Gabonez gozatzera animatzen ditugu herritarrak; beti ere arduraz jokatuz eta gure herria zein gainontzeko herritarrak zainduz eta errespetatuz. Eta ardura berarekin jokatuz, herriko merkataritza zaintzera animatzen ditugu bertakoak zein bisitariak. Erosketei esker, Lazkaoko merkataritza bizirik mantentzen dugu. Horregatik, Lazkaoko Udaletik, eskerrik asko herrian erosteagatik”.

18 merkatarik parte hartuko dute lehiaketan, eta herritarrek aukeratuko dute gustukoena guztien artean. Botoa emateko epea abenduaren 24an amaituko da.

Botoa emateko txartelak lehiaketan parte hartzen duten dendetan banatuko dira. Bertan eskatzen diren datuak bete beharko dira eta txartela udaletxeko sarreran jarri den kutxan utzi beharko da.

Aurten euren botoarekin parte hartuko duten lazkaotarrek opari partikular txiki bat izango dute.

 

700 euro baletan

Lehiaketan parte hartzen duten guztien artean bost txartel zozketatuko dira: 300 euroko bat eta 100 euroko lau. Sarituek lehiaketan parte hartzen duten 18 dendetan trukatu ahal izango dituzte txartelak. Bozkatzen dutenek ez ezik, lehiaketan parte hartzen duten merkatariek ere sariak izango dituzte. Boto gehien lortu dituzten hiru erakusleihoetako merkatariek diploma bat eta saski bat jasoko dute, produktu desberdinekin.Sari banaketa abenduaren 27an egingo da Udaletxean.

Kartela erakusleihoa 2022 1