• Bi pelikula hauek ikusteko erosi beharreko sarrerak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Asteburuetako ohiko programazioari jarraiki, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan larunbat, igande eta astelehen honetan. Horietako bat helduentzako den ‘La maternal’ da, eta ‘Lilo, mi amigo el cocodrilo’, aldiz, umeentzako.

‘La maternal’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 26 (19:30 eta 22:00), igandea 27 (19:30) eta astelehena 28 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Carla gizarte-bazterketako arriskuan bizi den neska nerabea da, eta haurdun iristen da ama nerabeentzako harrera-zentro batera. Han ikasten du ama izaten eta bere lagunekin bizitzen.

‘Lilo, mi amigo el cocodrilo’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 26 (17:00) eta igandea 27 (17:00). Sinopsiak honela dio: Primm familia New Yorkera joaten denean, Josh seme nerabea bere eskola berrira egokitzeko borrokan ari da. Hori guztia aldatu egiten da Lilo – bainu bat, kabiarra eta musika ona ematea gustatzen zaion krokodilo kantari bat – bere etxe berriko teilatupean bizitzen aurkitzen duenean.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

 

Areria