• Alex Rabanal, Kike Buguri eta J. J. Vaquero bakarrizketalariek ‘Movember Goierri MoHerri Comedy’ bakarrizketa eskaini zuten Areria Aretoan. Aretoa bete zen, 324 ikuslerekin.

Alex Rabanal, Kike Buguri eta J. J. Vaquero bakarrizketalariek ‘Movember Goierri MoHerri Comedy’ bakarrizketa eskaini zuten Areria Aretoan pasa den azaroaren 4an. MOVEMBER GOIERRI MOHERRI elkarteak antolatu zuen: gizonezkoen gaixotasunak, barrabiletako minbizia, prostatako minbizia, suizidioa eta abar ikusaraztea bultzatzen du elkarteak. 

Bertan sarreren salmentaren bitartez jasotako dirua elkartera bideratuko da: guztira 324 pertsona bertaratu ziren aretoa betez eta 3240 € jasoko dute, sarrera bakoitzaren kostua bere osotasunean, 10 euro. Elkarteak bultzatzen duen gizonen gaixotasunen ikusgarritasunean pausuak ematera bideratuko da dirua. 

Udalak eskertu du Movember Goierri Moherri elkarteak Lazkao aukeratu izana emanaldia egiteko, hiru bakarrizketalariak egindako lanagatik eta eskainitako ikuskizunagatik eta herritarrak ere erakutsitako babesagatik.  

movember Goierri