• Emanaldia 20:15ean hasiko da, eta sarrera aurrez erosi beharko da.
  • Zinemari dagokionez, ‘Vasil’ eta ‘Mia y yo: la leyenda de Centopia’ pelikulak eskainiko dira Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Giuseppe Verdi musikariaren ‘La Traviata’ opera emanaldia ikusteko aukera egongo da Areria Aretoan ostiral honetan, azaroak 11. Opera emanaldi hau Parisen garatzen da XIX. mendean, eta Violettaren patu tristea kontatzen du, tuberkulosiak jota hiltzen den kortesana hunkigarria, Alfredo Germont maitalearen ohorea salbatzeko sakrifikatu ondoren. 20:15ean hasiko da, eta sarrera aldez aurretik erosi beharko da 8 euroren truke.

Zinemari dagokionez, programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Vasil’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 12 (19:30 eta 22:00), igandea 13 (19:30) eta astelehena 14 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Vasil azkarra, karismatikoa eta onena da bridgean eta xakean, baina kalean lo egiten du Bulgariatik iritsi zenetik. Alfredok, arkitekto erretiratu batek, bere etxean hartu zuen denboraldi batez. Bi gizonek ez dute ezer komunik, xakerako grina izan ezik. Aldeak alde, Vasilek apurka-apurka Alfredok eraikitako hesiak haustea lortuko du. Izan ere, Vasilek badu dohain hau: berarekin harremana duten pertsonak betiko eraldatzea.
  • ‘Mia y yo: la leyenda de Centopia’pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 12 (17:00) eta igandea 13 (17:00). Sinopsiak honela dio: Mia ohartzen da bere harri magikoa antzinako profezia baten parte dela, eta bidaia zirraragarri batean murgiltzen da Zentopiako irla urrunenetara, gaitz handi bati aurre egiteko eta bere patua eratzeko.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

CCI x6fUsAA8vki.jpg large