• Bakarrizketa 19:00etan hasiko da, gazteleraz izango da, eta sarrera aurrez erosi behar da.
  • Zinemari dagokionez, ‘Un pequeño mundo’, ‘El cuarto pasajero’ eta ‘Hooper oilaskoerbia’ pelikulak eskainiko dira Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Alex Rabanal eta J. J. Vaquero bakarrizketalariek ‘Movember Goierri MoHerri Comedy’ bakarrizketa eskainiko dute Areria Aretoan ostiral honetan, azaroak 4. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrera bakoitzak 10 euroko kostua izango du, eta www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Zinemari dagokionez, programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, hiru pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • Eskola Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, ‘Un pequeño mundo’ pelikula proiektatuko da ostegun honetan, azaroak 3 (20:15). Sinopsiak honela dio: Nora, zazpi urtekoa, eta bere anaia zaharrena, Abel, eskolara itzuli dira. Norak Abel beste haur batzuek beldurtuta ikusten duenean, hura babestera joaten da, aita ohartaraziz. Baina Abelek isilik egotera behartzen du.
  • ‘El cuarto pasajero’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 5 (19:30 eta 22:00), igandea 6 (19:30) eta astelehena 7 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Julianek, arazo ekonomikoak dituen 50 urteko dibortziatuak, bere autoa ezezagunekin partekatzeko aplikazio bat erabiltzen du, eta, bereziki, hainbeste ez den norbaitekin: Lorena, Madrilera maiz joaten den neska gaztea. Hilabeteak daramatza autoan eserleku finko bat duela, eta azken boladan baita bihotzean ere. Julianek bidaia aprobetxatu nahi du harekin zintzotasunez jokatzeko, baina gainerako bidaiariak aukeratzeko orduan egindako akats batek bidaiari kezkagarri bat dakar, gertaeren norabidean erabateko aldaketa eragingo duena.
  • ‘Hooper oilaskoerbia’pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 5 (17:00) eta igandea 6 (17:00). Sinopsiak honela dio: Hopper Pedro erregearen seme adoptatuaren istorioa kontatzen du, erdi oilasko eta erdi erbi jaio zen abenturazale ospetsua. Bere ezberdintasunak gorabehera, Hopper abentura zirraragarri batean murgilduko da bere zerbitzari leial Abe dortoka sarkastikoarekin eta Meg arte martzialetan aditua den mofeta ausartarekin, Iluntasunaren Hamsterra bezala ezagutzen den erlikia gutiziatuaren bila. Hirurek erronka handi bati egin behar diote aurre, Lapin baino lehenago iritsi behar baitute, kartzelatik ihes egin berri duen bilaua, erresumako bakea mehatxatzen duena.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.