• Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean egin behar dira 2022ko azaroaren 2tik 11ra (biak barne).

Lazkaoko Udalak estimulazio edo errehabilitazio tratamendua behar duten Lazkaoko pertsonen urteko gastuak arintzeko laguntzak emango ditu.Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailean egin behar dira 2022ko azaroaren 2tik 11ra (biak barne).

Aurreko ekitaldiko errehabilitazio- edo estimulazio-tratamenduen ordainketari dagozkion zenbatekoen gainean aplikatuko dira laguntzak.

Onuradun izateko baldintzak.

  • Onuradunak Lazkaoko udalerrian erroldatuta egon behar du eskabidea aurkeztu baino gutxienez 6 hilabete lehenago.
  • Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak errehabilitatzeko edo estimulatzeko programak ematen dituzten zentro edo instalazioetara joatea.
  • Mendetasuna edo desgaitasuna duen pertsonak 6 eta 25 urte bitarteko adina izan behar du.
  • Mendekotasuna duen pertsona gisa baloratuta egotea, 1-2-3 graduan, edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona gisa.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan adierazitako dirulaguntzak lortzeko debekurik ez izatea.

Laguntzen zenbatekoa: estimulazio/errehabilitazio tratamenduaren urteko gastuaren % 100, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko diru-sarreren mugan urteko diru-sarrerak dituzten familia-unitateentzat. Gehieneko zenbatekoa: 1.700 €. Estimulazio/errehabilitazioko tratamenduaren urteko gastuaren % 80, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren muga gainditzen duten urteko diru-sarrerak dituzten familia-unitateentzat. Gehieneko zenbatekoa: 1000 €.

Informazio gehiago www.lazkao.eus -en edo 943 08 80 80 telefonoan.

laguntzak udala