• Kanpainari atxikitako 58 saltokietan truka daitezke azaroaren 30era arte.
  • Oraindik ere eskuragarri daude baserritarren bonuak. 

Agortu da jada ‘Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?’ kanpainako bonu komertzialen sorta berria. Udalak bultzatutako 6. kanpaina izan da. Guztira 40 euroko balioa duten 2.000 bonu saldu dira 30 ordainduta, eta kanpainari atxikitako 58 saltokietan trukatu daitezke azaroaren 30era arte.

Oraindik eskuragarri daude baserritarren bonuen II. edizioko bonuak. Hauek 20 euroko salneurria dute eta 35 euroko erosketa-balioa eskaintzen dute. 5 euroko 7 tiketetan banatuta, helburua tokiko lehen sektorea bultzatzea da. Lazkaoko Udaletxean daude salgai astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00etara.

Bi ekimen horiek Lazkaoko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzeko Lazkaoko Suspertze Planari erantzuten diote, Udalak 2020tik bultzatzen duena. Laguntzak hiru norabidetan bideratu dira: industria-ehuna, nekazaritza-ekoizleak eta merkataritza, zerbitzuak eta tokiko ostalaritza. 2020an tokiko berrindartze-planak abian jarri zirenetik, 730.000 € baino gehiago mobilizatu dira udalerrian kanpaina desberdinei esker.