• Gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea da helburua.

Udazken honetan, hartu parte 13 eta 25 urte bitarteko gazteentzako #izanbirala lehiaketan euskarazko sare sozialetan edukiak partekatuz. Banaka edo taldean parte har daiteke. Helburua gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen du eta Lazkaoko Udalak babesten du.

Lehiaketa bi fasetan egingo da. Guztira 4 erronka izango dira!

Lehenengo fasean (urriaren 17tik 27ra):

  • Erronka bat TikTok taldean: Kantu bat euskaratzera ausartzen al zara? Itzulpena edo letra-aldaketa izan daiteke. Erantzuna baiezkoa bada, igo zure bertsioa TikTok kontuan #izanbirala eta #JarriErritmoa hashtagak erabiliz, eta ez ahaztu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera ere bidaltzea.
  • Beste erronka bat Instagramen. Oraingoan, memeak sortzeko zure trebetasuna probatu beharko duzu! (animatzen bazara, zure memeak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidal ditzakezu eta erronkan parte hartu).

Bigarren fasean (azaroaren 7tik 20ra), bi erronka TikTok-en: aukeratu gehien gustatzen zaizun egoera eta parte hartu parodia bat grabatuz! 

Hauek dira egoerak eta hashtagak:

  • Egoerak koadrilarekin. #NireEtxeanEre
  • Etxeko egoerak. #NireKuadrilanEre

Bideoak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira, izena eta dagokion erronka adieraziz.

Erronka bakoitzean bi irabazle egongo dira:

  • 200 euroko saria eduki originalenari, umoretsuenari eta kalitate tekniko handiagokoari.
  • 150 €-ko saria:
    • TikTok-en erronken kasuan, Likes kopuru handiena duen pertsonari emango zaio.
    • Irisgarritasun handiena duen meme-lehiaketan.

Informazio gehiago www.gozatusareaneuskaraz.eus-en.

 

izanbirala