• Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Asteburu honetan dokumental bat eta bi pelikula eskainiko dira Lazkaoko Areria aretoan. Adin guztiei zuzendutako proiekzioak izango dira, eta sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

  • ‘Aita Mari’ dokumentala proiektatuko da ostiral honetan, urriak 14 (20:15). Sinopsiak honela dio: Iñigo Mijangosek eta Iñigo Gutierrezek Stella Maris Berria, erabiltzen ez den atunontzia, erreskate ontzi bihurtu dute Mediterraneo itsasoan itotzen ari diren errefuxiatuak salbatzeko. Aita Mari izena jarri diote.
  • ‘El vasco’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 15 (19:30 eta 22:00), igandea 16 (19:30) eta astelehena 17 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Mikel, 35 urtekoa, nazkatuta dago Euskadin bizitzeaz. Langabezian dago, neskalagunak utzi egin du eta euria ari du. Beraz, internetez bakarrik ezagutzen duen bigarren osabaren gonbidapena onartzen du, taldez aldatu eta Argentinako herri galdu batera joateko. Mikelek sekula imajinatuko ez zuena da herriko bizitza Euskal Etxe handi baten inguruan egiten dela. Une horretatik aurrera, Mikel Euskadi imajinario batean harrapatuta bizi da Argentinaren erdian.
  • ‘Izurde mutikoa’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 15 (17:00) eta igandea 16 (17:00). Sinopsiak honela dio: izurde batzuek itsasoan aurkitzen duten haur bat erreskatatzen dute eta familiako beste bat bezala hazten dute. Olatuen azpian kezkarik gabeko bizitza bizi du, munstro gaizto batek itsaspeko munduaren gaineko boterea hartu arte. Haurra lehorrera erbesteratzen dute, Murvarid kapitain onberak bertan hartzen duelarik. Kapitainaren eta bere lagun leial eta ia anaiaren, Elurretako Bola izurdearen laguntzarekin, haurrak bidaia bat egiten du bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.