• Pausoka egitasmoa asteartero errepikatuko da, 10:30ean Lazkaoko plazan hasita. Taldeka banatuta ibilbide ezberdinak egiteko aukera egongo da astero.

Pasa de asteartean, urriak 4, ekin zion Pausoka egitasmoaren ikasturte berriak. 20 herritar inguruk hartu zuten parte. Lagun artean paseora irtetea da egitasmoaren helburua, eta Lazkaoko Udalak, Orobionek, San Benito Ikastolak, Azki emakumeen elkarteak, Txindoki gerontologikoak eta Osakidetzaren herriko anbulatoriok bultzatuta egiten da.

Pausoka egitasmoa asteartero errepikatuko da, 10:30ean, Lazkaoko plazan hasita. Taldeka banatuta ibilbide ezberdinak egiteko aukera egongo da astero.

Aurtengoa Pausoka egitasmoa egiten den seigarren ikasturtea izango da. Parte hartzaileez gain, boluntarioei eta ikastolako ikasleei esker, aurten ere Txindoki egoitzako erabiltzaileek ere parte hartu ahalko dute ibilaldi hauetako batzuetan.

Lagunartera paseora irtetzeak dituen abantailak ugari dira. Bihotza sendotzen laguntzen du, tentsio mailak egokitzen, edo kolesterol eta azukre mailak jaisten, bestak beste. Horrez gain, lagun berriak egiteko aukera ere ematen du.

PHOTO 2022 10 04 10 53 21