• Herriko plazan egongo da 19:00etatik 21:00etara eta helburu du emakumeak eta herritarrak, oro har, indarkeria sexistaz kontzientziatzea. 
  • Bi aditu egongo dira gunea dinamizatzen: bertaratutakoei aholkularitza ematen, eta, zalantzak eta kezkak argitzen. 

San Migel eguna baliatuz, Lazkaoko Udalak, Emagin elkartearekin elkarlanean, indarkeria sexistarik gabeko gunea ezarriko Herriko plazan bihar, irailak 29, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. 

Eraso sexistarik gabeko gunean une oro Emagin elkarteko bi aditu egongo dira gunea dinamizatzen: bertaratutakoei aholkularitza ematen, eta, zalantzak eta kezkak argitzen. 

Helburu du emakumeak eta herritarrak, oro har, indarkeria sexistaz kontzientziatzea, emakumeek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea, eta emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabearaztea eta, horretarako, bitarteko eta lan tresnak eskainiz.

Adituen arretaz gain, herritarrek eskuorri informatzaileak, pegatinak edota txapak eskuratu ahal izango dituzte eta arbela bat egongo da bertan herritarrek euren iritzia plazaratu ahal izateko. 

PORTADA Emagin