• Antzerki emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrera guztiz doakoa izango da.
  • San Migel jaiek jarraipena izango dute asteburu honetan.
  • Zinemari dagokionez, ‘Modelo 77’ pelikula eskainiko da Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Lanku Kultur Zerbitzuaken ‘eRRe, aldarri bat bertsoz’ antzezlana ikusteko aukera egongo da ostiral honetan, irailak 23, Lazkaoko Areria aretoan. Antzezlana 20:30ean hasiko da, eta ez da sarrerarik erosteko beharrik egongo, guztiz doakoa baita.

Obraren sinopsiak honetan datza: “Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe? Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bate bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera. Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz”.

San Migel jaiei dagokionez, jarraipena izango dute bigarren asteburuz. Antzezlanaz gain, egun osoko programazioa antolatu da larunbaterako, hilak 24. Hasteko, eskolaumeen duatloia ospatuko da 11:00etan. Eta 19:00etan hiru ekintza burutuko dira: Jundajo txarangaren ikuskizuna, sagardo dastaketa eta Lazkaoko talogileek egindako taloen dastaketa. Igandean, hilak 25, Basherri eguna izango da, eta Josetxo Imaz Memoriala ospatuko da; hasiera eta amaiera Lazkaon izango da.

Bestalde, zinemak programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, pelikula bat egongo da ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Modelo 77’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 24 (19:30 eta 22:00), igandea 25 (19:30) eta astelehena 26 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Bartzelona 1977. Manuel, kontulari gaztea, espetxeratua eta desfalko bat egiteagatik epaiketaren zain dagoena, 10 eta 20 urte bitarteko balizko zigor bati egin beharko dio aurre, bere delituaren zenbatekoarentzat neurriz kanpoko zigor bati. Laster, bere zeldakidearekin, Pinorekin, amnistia eskatzeko antolatzen ari den preso komunen talde batekin elkartzen da. Askatasunaren aldeko gerra hasi zen, eta Espainiako espetxe-sistema kolokan jarri zen. Kanpoan gauzak aldatzen ari badira, barruan ere egin beharko dute”.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

BASHERRI EGUNA