• Antzerki emanaldiaz eta suzko zenenaz disfrutatzeko aukera egongo da, besteak beste, asteburu honetan.
  • Zinemari dagokionez, ‘Dios mío pero qué has hecho’ eta ‘Minions: el origen de Gru’ pelikulak eskainiko da Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Asteburu honetan abiatuko dira Lazkaoko San Migelak. Hiru asteburuetarako programazioa antolatu da, eta irailaren 17an emango zaie hasiera festei.

Erraldoi eta Buruhandiekin hasiko dira festak larunbat honetan, hilaren 17an, 11:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 24an irtengo dira herrian zehar. Arratsaldean, 19:00etan, ‘Gazte’ antzerki-ikuskizuna eskainiko du Oinkari Dantza Taldeak eta Hika teatroak. Eta eguna amaitzeko, suzko zenena egongo da 22:00etan. Ezinbestekoa izango da jantzi egokiak eramatea.

Bestalde, igandean Esparruko igoera ospatuko da.

Bestalde, zinemak programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Dios mío pero qué has hecho’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 17 (19:30 eta 22:00), igandea 18 (19:30) eta astelehena 19 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: laster 40 urte beteko dira Claude eta Marie Verneuil ezkondu zirenetik. Oraingoan, lau alabek ezusteko festa handi bat antolatzea erabaki dute Chinonen familiaren etxean, eta bakoitzaren gurasoak gonbidatu dituzte Frantziara, bertan egun batzuk pasatzera. Claudek eta Mariek Rachid, David, Chao eta Charlesen gurasoak hartu beharko dituzte. "Familiako" egonaldi honek gertakizunez beteta egongo dela segurtatzen du.
  • ‘Minions: el origen de Gru’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 17 (17:00) eta igandea 18 (17:00). Sinopsiak honela dio: 70eko hamarkadan, Gru hazi egin zen, "Los salvajes seis" bilau supertaldearen miresle handia izanik. Gaiztoa izan daitekeela erakusteko, Gruk plan bat sortu du taldean parte hartzeko itxaropenarekin. Zorionez, bere jarraitzaile leialen laguntza du, Minions, beti kaosa zabaltzeko prest.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

suzko zezena