• Hainbat kexa jaso dira herritarren partetik su txikiak egiten direla, tinbreak jotzen direla desorduetan eta balkoi eta leihoetara harriak edo sagarrak jaurtitzen direla salatuz.
  • Era prebentiboan, Udalak Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko elkarlana indartu eta kale-zaintza areagotzeko pausuak ematen ahaleginduko da. 

Lazkaoko Udalak kezka azaldu du azken asteetan herrian ugaritu diren gaztetxoen ekintza bandalikoengatik. Hainbat kexa eta salaketa jaso dira herritarren partetik su txikiak egiten direla herriko txoko ezberdinetan, tinbreak jotzen direla desorduetan eta balkoi eta leihoetara harriak edo sagarrak jaurtitzen direla salatuz. Honelako ekintzek  herritarren deskantsuan eta segurtasunean eragiten dute. 

Udalak herritarrei, eta bereziki gaztetxoenei, eskatzen die errespetuz eta arduraz jokatzeko bizikidetza on bat bermatze aldera eta bertan behera uzteko honelako jardunak. Horrez gain, era prebentiboan, Udalak Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko kolaborazioa indartuko du eta kale-zaintza areagotzeko pausuak ematen ahaleginduko da.

19075396742 5e50428e28 o