• Musikala 19:00etan hasiko da.
  • Ostegun honetan, uztailak 7, Zirkozaurre konpainiak ‘Adarrak’ zirko ikuskizuna eskainiko du Skate parkean. 

‘Kutsidazu bidea Ixabel’ musikala ikusteko aukera egongo da Lazkaoko Areria aretoan datorren asteartean, uztailak 12. Emanaldia 19:00etan hasiko da, euskaraz eskainiko da eta beharrezkoa izango da sarrera erostea. Hilabete hasieratik daude salgai https://lazkaozinema.sacatuentrada.es/ webgunean 5 euroren truke.

Musikalaren sinopsiak honela dio: Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Musikala Maizpidiren ‘Kultura, bizi’ ekimenaren baitan antolatu da. Ekimenari ostiral honetan emango zaio hasiera 18:30ean Maizpidetik abiatuko den triki-bertso poteo batekin. Ondoren, hilaren 12an, musikala eskainiko da, eta hilaren 28an Orkrestra elektrotxarangak Lazkaoko kaleak alaituko ditu.

Ostegun honetan, uztailak 7, Zirkozaurre konpainiak ‘Adarrak’ zirko ikuskizuna eskainiko du. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, Lazkaoko skate parkean, eta ez da sarrerarik erosi beharko. Zuzeneko ikuskizun honetan malabareak, aireko akrobaziak, bola contact, gurpil cyr, dantza tradizionalak, dantza garaikidea zuzeneko musikarekin disfrutatzeko aukera egongo da.

KUTXIDAZU BIDEA IXABEL