• Jakinarazpenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez egitea gomendatzen da (bajak, aldaketak, helbideak, dokumentazioa aurkeztea…).

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko abonu guztien baliozkotasun-data ekainaren 30ean amaituko da. Horregatik, Udalak kanpaina bat jarri du abian 2022/2023 denboraldirako abonuak berritzeko.

Herritarrek, baja edo alta emateaz gain, ordainketa modalitatean aldaketak egin ditzakete, ordainketa helbideratu, eta 18 urtetik gorako seme-alabak ikasle izateagatik edo langabezian egoteagatik, familia-bazkide izaera izanik, kide bihurtzeko aldez aurretik eskaera egin eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Jakinarazpenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez egitea gomendatzen da (bajak, aldaketak, helbideak, dokumentazioa aurkeztea…).

Ordainketa kontu korronte bidez helbideratuta dutenei uztailaren 1ean kobratuko zaie dagokion urteko kuota. Ordainketa helbideratuta ez duenak uztailaren 1erako ordainketa egin beharko du Kutxako ES98 2095 5049 61 1061630611 edo Euskadiko Kutxako ES50 3035 0088 57 0880701701 kontu korrontean, kiroldegira ordainagiria bidalita.

Joxemiel Barandiaran kiroldegia