• Bi zerbitzuetan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da. Izen-ematea kiroldegian bertan edo posta elektronikoz egin behar da (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita), baita www.lazkao.eus webgunean ere.

Lazkaoko Udalak udarako kirol eta aisialdi ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu du. Bi zerbitzuetan izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Kirol ikastaro guztiak ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira. Izena emateko hurrenkera errespetatuko da plazak bete arte. Interesdunek kirol anitzeko jarduerak, kirol-dantza, patinajea, tenisa, arku-tiroa, pilota, piraguismoa, mendiko bizikleta, gimnasia erritmikoa, triatloia eta abar egin ahal izango dituzte. Aurten, futbol-zelaiko belarra aldatzeko obrak direla eta, ez da futbol-ikastaroa eskainiko.

Kontsultatu udako kirol ikastaroen eskaintza osoa.

Udako aisialdiko zerbitzua eskolaurreko 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrei zuzenduta egongo da (2010 eta 2018 artean jaiotakoak), eta tailerrak eta jarduerak egingo dira oporraldia eramangarriago egiteko eta gurasoen lan-ordutegia bateragarri egiten laguntzeko.

Guztira 180 plaza daude. Zerbitzua ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean eskainiko da, aukerako bi ordutegirekin: goizeko 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara.

Izena ematea

Izen-ematea kiroldegian bertan edo posta elektronikoz egin behar da (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita), baita www.lazkao.eus webgunean ere.

Ordainketa kontu korrontearen bidez edo dagokion zenbatekoa adierazitako kontu korrontean sartuta egin ahal izango da. Kontu korrontean sartzen ez dutenek, ikastaroa hasi baino lehen sartu beharko dute dirua aipatu kontuan, eta, ondoren, ordainagiria kiroldegian erakutsi.

IMG 20210628 WA0009