• Emanaldia 20:15ean hasiko da, eta aurrez sarrera erosi beharko da.
  • Zinemari dagokionez, ‘El hombre del norte’ eta ‘Go fish: salvemos el mar’ pelikulak eskainiko dira Arerian. 
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Hilabete honetan, berritasun bezala, opera saio bat ere eskainiko da Arerian. Kasu honetan, Nabuco saioa ikusteko aukera egongo da, aurrez grabatutako zuzenezko emanaldia. Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzaren 20an, eskainiko da 20:15etatik aurrera. Aurrez sarrera erosi beharko da, eta eskuragarri daude www.lazkao.euswebgunean.

Maiatzaren 24an, asteartean, Euskaraldiaren inguruko lehenengo bilera irekia ospatuko da Lazkaon. Interesa duen orok 18:00etan egon beharko du Erakusketa Gelan. 

Bestalde, Etxahun Galparsorok ‘Bilbao en Mauthausen’ liburua aurkeztuko du hilaren 25ean, asteazkenean, Lazkaoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan, 18:00etan hasita. Ondoren, ‘Hego euskal herritarrak nazien konzentrazio zelaietan (1940-1945)’ hitzaldia eskainiko da.

Bestalde, zinemak programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘El hombre del norte’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 21 (19:30 eta 22:00), igandea 22 (19:30) eta astelehena 23 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: abentura epiko ikaragarri bat kontatzen du, bere aitaren heriotza mendekatzea erabaki zuen printze bikingo gazte baten istorioa jarraitzen duena.
  • ‘Go fish: salvemos el mar’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 21 (17:00) eta igandea 22 (17:00). Sinopsiak honela dio: orban beltz misteriotsu bat itsaspeko herri idilikora iristen denean, Alex arrain loro ausart batek ozeanoa zeharkatu behar du bere jatorria aurkitzeko.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

 

PORTADA Nabucco Giuseppe