• Mota guztietako publikoentzako jarduerak egongo dira. Igandean, hilak 8, herri kirolak herriko taldeekin: Lazkaomendiko beteranoak, Lazkaomendiko gazteak eta Zaldibiako talde bat.

San Prudentzioak amaitu ondoren, Lazkaomendin jarraitzen du festak. Lazkaomendik asteburu honetan ospatuko ditu jaiak, maiatzaren 6tik 8ra. Txupinazoa maiatzaren 6an, ostiralean, botako dute, 18:00etan, Lartxain. Ondoren talo tailerra izango da eta DJ Oixanirekin amaituko dute eguna.

Larunbatean, maiatzak 7, 12:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 17:30etara haur parkea eta arratsaldeko 16:00etan Itxurrenen mus txapelketa izango da. 17:30ean, Potxin eta Patxin pailazoak eta 19:00etan buruhandiak. Ondoren, Elustondo anaiekin erromeria, auzo afaria, eta Astiazaran II eta Andonegi trikitilariak.

Igandean, hilak 8, martxekin hasiko da eguna, bizikletaz zein oinez. Ondoren Andoni EgaƱa eta Nerea Astiazaran (Maddalen Arzallus ezin da bertaratu) bertsolariek egingo dute festa. Arratsaldean herri kirolak, berritasun gisa, herriko taldeekin: Lazkaomendiko beteranoak, Lazkaomendiko gazteak eta Zaldibiako talde bat, eta erromeria Ansorregi eta LarraƱagarekin. 

Lazkaomendi