• Lazkaoko Udalak herritarren eta kultur eragileen lana eta konpromisoa nabarmendu ditu antolatutako 70 jarduera baino gehiagotan.
  • Lazkaomendik bere jaiak ospatuko ditu datorren asteburuan, maiatzaren 6tik 8ra.

Lazkaoko Udalak oso modu positiboan baloratu ditu 2022ko San Prudentzio Jaiak, lazkaotarren partaidetzagatik markatuak, jai-giroak eta errespetu handiak protagonista izan dituztenak, eta, horri esker, egun horiek gertakari aipagarririk gabe igaro dira. Normaltasun osoz gauzatu dira 8 jaiegunetarako antolatutako 70 jarduera baino gehiago.

Lazkaoko Udalak herritarren eta kultur eragileen lana eta konpromisoa azpimarratu ditu. Era berean, inplikatutako alderdiek egun hauetan izan duten portaera eredugarria nabarmendu dute, elkarbizitza bikaina, alaitasuna eta dibertsio handia ezaugarri izan dituena.

Festak Lazkaomendin jarraitzen du

Lazkaomendik bere jaiak ospatuko ditu datorren asteburuan, maiatzaren 6tik 8ra. Txupinazoa maiatzaren 6an, ostiralean, botako dute, 18:00etan, Lartxain. Ondoren talo tailerra izango da eta DJ Oixanirekin amaituko dute eguna.

Larunbatean, maiatzak 7, arratsaldeko 16:00etan mus txapelketa izango da Itxurrenen. Ondoren, Potxin eta Patxin pailazoak eta buruhandiak. Erromeria Elustondo anaiekin, auzo afaria, eta erromeria Astiazaran II eta Andonegi trikitilariekin.

Igandean, hilak 8, martxekin hasiko da eguna, bizikletaz zein oinez. Ondoren Andoni EgaƱa eta Maddalen Arzallus bertsolariek egingo dute kantu. Arratsaldean herri kirolak, berritasun gisa, herriko taldeekin: Lazkaomendiko beteranoak, Lazkaomendiko gazteak eta Zaldibiako talde bat, eta erromeria Ansorregi eta LarraƱagarekin.

PORTADA Untitled design 4