• Egun osoko programazio berezia antolatu da, eta lekukoa heltzen den unean buruhandiekin alaituko da giroa.
  • Zinemari dagokionez, ‘Codigo emperador’ eta ‘Los tipos malos’ pelikulak eskainiko dira Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

22. Korrika heltzear dago Lazkaora, eta ostiral honetan, apirilaren 8an, egingo du. Lekukoa arratsaldeko 19:00ak aldera sartuko da herrian, eta momentu horretan buruhandian batuko dira, giroa alaitzeko. Nahiz eta Korrika arratsaldean izan, egun osoko programazioa antolatu da.

Hasteko, 11:00etan, Kantujira egingo da, eta ondoren Korrika Txikia ospatuko da Lazkaoko kaleetan barrena. 15:00etan, aldiz, Gazteen Korrika egingo da, zanpantzarren girotuta. Eta Korrika heldu baino lehenago Jun da Jo txaranga ibiliko da herrian zehar. Behin Korrika pasata, Trikidantz taldeak erromeria eskainiko du 19:30etatik aurrera. Bien bitartean, talogileak egongo dira Lazkaoko plazan.

Larunbatean, hilaren 9an, Bi Bat Zero erakusketa kontzertatua egongo da ikusgai Lazkaon. Peito Castelo eta Alex Mendizabalek Txanpiñoi’ eraikuntzan eskainiko dute emanaldia 12:00etatik 20:00etara bitartean. Sarrera doakoa izango da.

Erakusketaren sinopsiak honela dio: Instalazio zeremoniala. Sistema sinple bat, masa bikoitza eta nolanahikoa duena.  Edozein oreka-puntutik bereizita kulunkatzen dena. Bata bere buruari biratua egonik,  bestea ibilbide kuasiperiodiko baten gainean mugitzen da. Ez du ez denborarik ez grabitaterik neurtzen. Bertara hurbil zaitezke Z (eros) osagaiaren konstantziarekin. Nahi bezain distantzia txikia, multzo lodi eta konpaktua: kontua dimentsio bakarreko problema bihurtzen da.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Código emperador’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 9 (19:30 eta 22:00), igandea 10 (19:30) eta astelehena 11 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Juan Espainiako zerbitzu sekretuetako agente bat da, eta oso jende boteretsuari lotutako ustelkeria kasuak ikertzen ditu.
  • ‘Los tipos malos’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 9 (17:00) eta igandea 10 (17:00). Sinopsiak honela dio: presoak garraiatzeko autobus bat istripu batean irauli da preso arriskutsuek ihes egin dezaten eta ihes egin dezaten. Poliziak, etsita eta erlojuaren kontra, delitua ikertzeko talde berezi bat biltzea erabakitzen du.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

KORRIKA page 0001