• Zinemak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘Un pequeño mundo’ pelikula eskainiko da.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

‘Goazen 8.0’ ikuskizuna ikusgai izango da larunbat honetan, martxoaren 12an, Lazkaoko Areria Aretoan. Kasu honetan, pase bikoitza izango da: 17:00etan eta 19:00etan. Dagoeneko salgai daude bi ikuskizunetarako sarrerak, eta www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan eskuratu daitezke 10 euroren truke.

Bestalde, datorren asteazkenean, hilaren 16an, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga protagonista diren ‘Lehendakari gaia’ antzezlana egongo da ikusgai. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan. Sarrera bakoitzak 5 euroko kostua du.

Antzezlanak honetan datza: lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da, eta, ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Un pequeño mundo’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: igandea 13 (19:30) eta astelehena 14 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Nora Lehen Hezkuntzan hasi da eta handik gutxira bere anaia nagusiak, Abelek, jasaten zuen eskola-jazarpenaren berri izan du. Nora eztabaidan ari da integratzeko beharraren eta bere anaiaren artean, eta isilik egoteko eskatu dio.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

 

goazen