• Zinemak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘Belfast’ eta ‘Cuatro chicos y “esto”’ pelikulak eskainiko dira.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Miru Sorgina ipuin kontalaria Lazkaon izango da ostegun honetan, otsailaren 24an, ikuskizun berri batekin. Kasu honetan, ‘Kamishibai’ izenekoa eskainiko du. Lazkaoko Liburutegian izango da, 17:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, eta 3-8 urte arteko umeentzat dago zuzenduta.

Paperezko antzerkia da Kamishibai. Japonian ahozkotasunean oinarritutako aintzinako tradizioa da. Ikusleen irudimena zabaldu, kontalariarekin elkarrekintza sustatu eta irakurketarako gogoa esnatzen du ikuskizun honek.

Datorren asteartean, martxoaren 1ean, aldiz, Laburbira euskarazko film laburren zirkuitoko bederatzi pelikula eskainiko dira. Areriako Kulturgunean. Aurtengoa XIX. zirkuitoa izango da, eta urtero bezala, Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren sorta izango da. Emanaldia 18:45ean hasiko da, eta sarrera bakoitzak 2 euroko kostua izango du. Hemen egitasmo honen inguruko informazio gehiago.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Belfast’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 26 (19:30 eta 22:00), igandea 27 (17:00 eta 19:30) eta astelehena 28 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: 9 urteko haur bati buruzko kontakizun erdi autobiografikoa da, bere langile-klaseko familiarekin batera Ipar Irlandako hiriburuan 60ko hamarkada iskanbilatsuak bizi dituena.
  • ‘Cuatro chicos y “esto”’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 26 (19:30 eta 22:00) eta igandea 27 (17:00 eta 19:30). Sinopsiak honela dio: David eta Aliceren istorioa da. Bikote honek Cornwall kostaldeko konderrira oporretan joatea erabakitzen du eta izaki magiko bat ezagutzen dute.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Mirusorgina