• Bi pelikula hauek ikusteko erosi beharreko sarrerak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Asteburuetako ohiko programazioari jarraiki, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan larunbat, igande eta astelehen honetan. Horietako bat helduentzako den ‘The kings man: la primera misión’ da, eta ‘Canta 2’, aldiz, umeentzako.

‘The kings man: la primera misión’ filma proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 22 (19:30 eta 22:00), igandea 23 (19:30) eta astelehena 24 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: tiranoek eta historiako buru kriminal gaiztoenek osatutako talde batek bat egiten du milioika pertsona hilko dituen gerra bat pizteko. Gizon batek erlojuaren aurka borrokatu beharko du haiek geldiarazteko.

12 urtetik aurrerako haurrentzat ‘Canta 2 pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 22 (17:00) eta igandea 23 (17:00). Sinopsiak honela dio: Buster Moon eta bere artista animali taldea ikuskizun liluragarria jaurtitzeko prestatzen ari dira entretenimenduaren hiriburuan. Hala ere, munduko rock izar bakartiena aurkitu eta konbentzitu behar du beraiekin bat egin dezan.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

agenda20agenda20