• Euskara, gaztelania, galiziera, katalana, ingelesa, frantsesa, errumaniera eta arabiera batzen ditu hiztegiak eta oinarrizko harremanetarako hitzak hartzen ditu bere baitan.
  • Deskargatu hiztegia. 

Lazkaoko Udaleko Euskara Zerbitzuak oinarrizko hiztegi eleaniztun bat argitaratu du euskararen ezagutza sustatzeko. Euskara, gaztelania, galiziera, katalana, ingelesa, frantsesa, errumaniera eta arabiera batzen ditu hiztegiak eta oinarrizko harremanetarako hitzak hartzen ditu bere baitan. Jada eskuragarri dago Lazkaoko Udalean.

Kepa Zubiarrain alkateak nabarmendu duenez, "ekimen honek euskara ez dakiten herritarrak euskararen oinarrizko ezagutzara hurbildu nahi ditu. Euskararen Erabilera Plana egin berri dugu, eta bertan ezartzen den lan-lerroetako bat gure herriko ez-euskaldunei euskara ezagutarazi, ikasten lagundu eta gizarteratzea laguntzea da. Horri erantzuten dio zuzenki ekimena”.

Guztira 1000 ale argitaratu dira eta erroldatzen diren edota Udalean tramiteren bat burutzera gerturatzen diren guztiei banatuko zaie unean bertan. Interesa duen edonork ere eskuratu ahal du Udalean bertan. Era digitalean, www.lazkao.eus -en.

 

 hiztegia