• Gimnasia abdominal hipopresiboak eta oinarri ezegonkorraren inguruko ariketak eta body training ikastaroak eskainiko dira urtarriletik aurrera.

Urte berriarekin batera, Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak kirol ikastaroen eskaintza zabaldu du. Bi ikastaro jarri dira martxan: gimnasia abdominal hipopresiboak eta oinarri ezegonkorren gaineko ariketekin zerikusia duena eta bodytraining-a. Bi ikastaro hauek urtarrilaren 10 honetan jarri dira abian.

Lehenengo ikastaroari dagokionez, muskulatura abdominala, zoru pelbikoa eta bizkarrezurraren egonkortzaileak indartu eta tonifikatzeko sistema bat da. Ariketa sorta desberdinen bidez, bizkarraren jarreran desorekak zuzentzen ere laguntzen dute. Ordutegia honako hau da: astelehen eta asteazkenetan 11:00etatik 12:00etara, eta astearte eta ostegunetan 16:30etik 17:30era. Irakaslea Idoia Jaka da.

Bodytraining-ean, aldiz, indar-lana egiten da; hala nola diskoak edo mankuernak, lan kardiobaskularra, karrera txikiak edo autokarga-ariketak eginez. Ordutegia honako hau da: astelehen eta asteazkenetan, 20:30etik 21:30era. Kasu honetan, irakaslea Maria Mujika da.

Ikastaroetan izena eman nahi duen edonork Joxemiel Barandiaran Kiroldegian galdetu dezake edota 943 08 51 93 telefono zenbakira deitu dezake argibideak argitzeko.

Kiroldegia