• Bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako diru-laguntzekin.
  • Laguntza hauetarako eskaerak aurkezteko epea abenduaren 30ean amaituko da.

Lazkaoko Udalak mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonei laguntza emateko asmoz, hauei eskainitako sustapen edo birgaitze programen oinarriak argitaratu ditu. Honen helburua da laguntza behar duten herritarren urteko gastuak arintzeko laguntzak arautzea.

Diru laguntza horiek aurreko ekitaldiko errehabilitazio edo estimulazio tratamenduen ordainketari dagozkion zenbatekoen gainean aplikatuko dira. Gainera, bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribatu batek emandako diru-laguntzekin.

Beste laguntza batzuekin batera ematen bada, eskatzaileak ordaindu beharreko kopurua hartuko da gastutzat, jasotako zenbatekoa kendu ondoren. Edonola ere, ezingo da inolako gain finantzaketarik eman. Laguntza hauetarako eskaerak aurkezteko epea abenduaren 30ean amaituko da.

Laguntza honen onuradun izateko baldintzak honako hauek dira:

  • Onuradunak Lazkaoko udalerrian eskaera egin baino gutxienez sei hilabete lehenagotik erroldatuta egon behar du.
  • Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak errehabilitatzeko edo estimulatzeko programak ematen dituzten zentro edo instalazioetara joatea.
  • Mendekotasuna edo desgaitasuna duen pertsonak sei eta 25 urte bitartean izatea.
  • Lehenengo, bigarren edo hirugarren graduko mendetasuna duen pertsona gisa baloratua edo %65eko desgaitasuna edo handiagoa duen pertsona gisa baloratuta egotea.
  • Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren bigarren eta hirugarren paragrafoetan adierazitako diru-laguntzak lortzeko debeku-kausetako batean ere ez egotea.

Diru-laguntzak zehazteko irizpideak, berriz, honako hauek dira:

  • Estimulazio edo errehabilitazio tratamenduaren urteko gastuaren %100a jasoko dute familia-unitateek, baldin eta urteko diru-sarrerak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko diru-sarreren mugan sartzen badira. Honen gehieneko zenbatekoa 1.700 euro da.
  • Estimulazio edo errehabilitazio tratamenduaren urteko gastuaren %80 jasoko dute, urteko diru-sarrerak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren muga gainditzen dutenak. Honen gehieneko zenbatekoa 1.000 euro da.
  • Mendekotasuna edo desgaitasuna duen pertsonaren gurasoak eta anai-arrebak hartuko dira familia-unitatetzat. Pertsona independizatuta badago, familia-unitatea hark eta, hala badagokio, haren bikotekideak eta seme-alabek osatuko dute.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko diru-sarreren muga, unitate familiarraren neurriaren arabera:
    • Pertsona bat: 13.668,66 euro.
    • Bi pertsona: 17.551,98 euro.
    • Hiru pertsona edo gehiago: 19.415,88 euro.

Eskaera egiteko aurkeztu beharrezko dokumentuak honako hauek dira:

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatea osatzen dutenen NANaren fotokopia.
  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren desgaitasun-ziurtagiria edo mendekotasun-ziurtagiria (udalari ziurtagiria lortzeko baimena ematen bazaio, ez da aurkeztu beharko).
  • Eskaeraren aurreko urtean egindako tratamenduaren urteko gastuaren egiaztagiria.
  • Kontu-zenbakia  20 digituekin.

Eskatzaileak bere familia-unitatearen egoera ekonomikoa baloratzea nahi badu, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

  • Lazkaoko Udaleko Gizarte Zerbitzuei baimena ematen dion agiria, behar diren datuak sektore publikoko edozein erakunderengatik zuzenean jaso ditzan, laguntza hauek lortzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
  • Jasotako diru-sarrera garbien agiria: 10-T, nominak eta pentsioak, besteak beste.
  • Lanbidek, Estatuko Enplegu Zerbitzuak eta/edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako ziurtagiria, kasua bada, jasotako urteko prestazioei buruzkoa edota prestaziorik jasotzen ez denarena, 16 urtetik gorako pertsonena.

 

ayudas discapacitados 1