• Aforoa ez da %100eko izango hasieratik. Aldaketa nabarmenenak: Aldagela eta dutxak, guztiak ireki dira, gihar gelako aforoa 20 erabiltzailetara igo da, ikastaroetako partaide kopuruen aforoa ere igo da edota Kantxako harmailek, ikuskizunak direnean, aforo osoa izango dute, beste hainbaten artean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak iazko abuztuaz geroztik indarrean zen Osasun larrialdi egoera indargabetu eta LABIren aholku batzordea desegin ondotik, neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geratuko dira Lazkaon ere astelehenetik aurrera, urriak 11. Dena den, aldaketekin gutxinaka joatea aurreikusi du Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak.

Espazioen antolaketan ez da aldaketarik emango: kardio gelak harmailetan jarraituko du eta aforoak areagotzen badira ere, ez da %100ekoa izango, erabilera ordenatua eta erabiltzaile bakoitzari gune seguru bat eskaintzen jarraitu nahi baita oraindik.

Kiroldegiko funtzionamenduan eman diren aldaketa nagusiak honakoak dira:

  • Aldagela eta dutxak, guztiak ireki dira. Erabilera motza eta azkarra egiteko eskatzen da.
  • Gihar gelako aforoa 20 erabiltzailetara igo da.
  • Ikastaroetako partaide kopuruen aforoa ere igo da, gela bakoitzaren aforo egokira.
  • Kantxako harmailek, ikuskizunak direnean, aforo osoa izango dute.

Aldaketa nagusia jarduera desberdinetan online hitzordua hartzeko aukeretan eman da. Erabiltzaile bakoitzaren beharretara hobeto egokituko da zerbitzua, malgutasuna irabaziz. Udalaren helburua da hitzorduak hartzeko sistema mantentzea etorkizunean ere. Aukera hauek izango dituzte bazkideek:

JARDUERA

Saio bakoitzaren iraupena

Online eguneko hartu litezken saio kopurua

Online asteko gehienez hartu litezkeen saioa kopurua

Igerilekua

30 min

2

8

Gihar gela

30 min

3

12

Kardio gela

30 min

2

8

Ziklo gela

30 min

2

8

Indarrean jarraitzen du musukoaren erabilerak kirol instalazio barruan. Beharrezkoa da honen erabilera gimnasio, aldagela eta ikastaroetan. Baita higiene neurri oro mantentzea eta eskuak maiz garbitzea.

 

kiroldegia