• Udalak balioan jarri du herriko saltokien garrantzia: “saltokiek ekonomia eta enplegu aukerak sortzen dituzte, herria bizi mantendu eta balio erantsia eskaini. Estrategikoa da Udalarentzat elkarlan hau, are gehiago, txalotu eta eskertu nahi dugu Covid-19ak eragindako egoera zailaren aurrean herriko merkataritzak egindako lana”.

Lazkaoko Udalak eta LazkaON Merkatari Elkarteak esparru akordioa sinatu dute, 2021eko abendua arte egitekoak dituzten ekitaldien inguruan.

esparru akordio hau Lazkaoko Udalaren eta LazkaON elkartearen elkarlanaren barruan kokatzen da, 2015ean hasitako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen sustapenaren lan ildoan, merkataritzaren garrantzia herrian eta ekonomian ezinbestekoa dela argi izanda, helburu desbedinak garatu nahian:

  • Lazkaoko merkatarien, ostalarien eta zerbitzuen  jarduera finkatu eta sendotu
  • Herriko merkatal perimetroa zabaldu
  • Jarduera desberdinak antolatu eta burutu.

Udalak balioan jarri du herriko saltokien garrantzia hiri ekonomiaren baitan: “saltokiek ekonomia eta enplegu aukerak sortzen dituzte, herria bizi mantendu eta balio erantsia eskaini. Estrategikoa da Udalarentzat elkarlan hau, are gehiago, txalotu eta eskertu nahi dugu Covid-19ak eragindako egoera zailaren aurrean herriko merkataritzak egindako lana. Elkarrekin gehiago eta indartsuago gara, eta akordioak horretarako bidea eskaintzen digu”. 

 

2