• Irisgarritasuna ardatz hartuta, obren bitartez, San Benito Ikastolaren eta Haurreskolaren aurrean dagoen kalea berrituko da, bertatik igarotzen diren oinezkoen pasagunea hobetuz eta erraztuz
  • Guztira 784,65 € (BEZ barne) bideratuko ditu Udalak lan horietara eta lanak udan egitea eta bi hilabeteko iraupena izatea aurreikusten du Udalak.

Lazkao zein lazkaotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetu eta bermatzea izanik Udalaren lan ardatz nagusietako bat, dagoeneko hainbat lan burutu ditu herriko puntu edota auzo desberdinetan Lazkao herri atsegin eta irisgarriagoa bilakatzeko.

Lan horiei jarraipena emateko bidean, berriki udaletxe atzeko bidea urbanizatzeko lanak esleitu ditu Udalak, San Benito Ikastolaren eta Haurreskolaren aurrean dagoen kalea berritzeko lanak, alegia. Izan ere, aipatu bidea bi noranzkoa da gaur egun, Elosegi kaleko zubitik Euskadi Enparantzara joateko eta Ikastola eta haurreskola bertan egonik, oinezkoen joan-etorria handia da, baina galtzadaren egoera ez da ona eta horrek herritarren mugikortasuna zein irisgarritasuna oztopatu eta zailtzen ditu.

Egoera horri erantzuna emate aldera, jada lanak esleituta, datorren abuztuaren 3an hasiko dira aipatu bidea urbanizatzeko obrak. Besteak beste kale osoko galtzada berritu eta altxatuko da, egungo espaloien arrasean gera dadin eta udaletxeko iparraldeko fatxadako espaloia ere guztiz berrituko da. Horrekin batera euri uren saneamendu sarea berrituko da. Guztira 140.784,65 € (BEZ barne) euroko aurrekontua bdieratuko du Udalak lan horietara eta bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusi du.

Lan horien bitartez helburua da Lazkao zein lazkaotarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzen jarraitzea oro har eta bereziki bide horretatik pasatzen diren oinezkoen pasagunea hobetu eta erraztea, modu horretara kalitatezko azpiegitura eta espazio publiko atsegin zein irisgarriak eskaintzeko.

IMG 20210730 090506